Saharaldebak elkarretaratzea deitu du biharko, martxoak 23, arratsaldeko 17:30ean Arrasateko PSEren egoitzaren aurrean. Elkarretaratze honekin Pedro Sanchez Gobernuko presidentearen jarrera aldaketa salatu nahi dute. Marokoko Gobernutik jakinarazi dutenez, Espainiak uste du Marokok Mendebaldeko Sahararekiko egindako autonomia-proposamenak “eztabaida hori konpontzeko oinarririk serioena, sinesgarriena eta errealistena” izango lukeela.





