Saharaldeba: “Sanchez, Sahara ez dago salgai!”

0
661

Saharaldebak elkarretaratzea elkarretaratzea egin du Arrasateko PSEren egoitzaren aurrean, Pedro Sanchez Gobernuko presidentearen jarrera aldaketa salatu nahi dute. Marokoko Gobernutik jakinarazi dutenez, Espainiak uste du Marokok Mendebaldeko Sahararekiko egindako autonomia-proposamenak “eztabaida hori konpontzeko oinarririk serioena, sinesgarriena eta errealistena” izango lukeela.

Saharaldeba elkartearen aldetik argi utzi nahi izan dute “jarrera aldaketa saharar herriari, espainiar gizarteari eta koalizio gobernuari traizio egitea dela, ezegonkortasun giroa ordaintzeaz gain.” Horrez gain, azpimarratu nahi izan dute “lanean jarraituko dugula Saharar herriak bere burua ordezkatzeko eskubidea izan dezaka behingoz.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen