Sagra Lopezen poesien liburua asteazkenean aurkeztuko da

0
439
omenez

Militante arrasatearraren olerkiak liburu batean bildu dituzte bere lagunek. Aurkezpena Martxoaren 8ko egitarauaren baitan egingo da.

Sagra Lopez Losada iaz hil zen, eta berak idatzitako poesia sorta bat bildu du liburu berri batean bere lagun talde batek.

Emakume arrasatearrak hamarkada luzeak egin zituen mugimendu feministan, ekologistan, pentsio duinen aldekoan,…

Argitalpenaren aurkezpena datorren asteazkenean izango da, Martxoaren 8ko egitarauaren baitan. Ekitaldi irekia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta amaieran Sagraren omenezko brindisa egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen