Sagarraren produktuen dastaketa egingo dute Arrasateko bertako produktuen azokan

0
1546

Arrasateko bertako produktuen azoka urriaren 17an egingo da, Seber Altube plazan, 09:00etatik 13:30era. Hilero hirugarren larunbatean egiten den azokak sagarra izango du protagonista oraingoan, eta sagarrarekin egindako produktuen dastaketa antolatu dute.

Dastaketa Lizagasar sagar tokiaren eskutik egingo dute. Bertaratutakoek sagar purea, marmelada, sagardoa eta zukua probatzeko aukera izango dute, azokako ogi eta gaztarekin lagunduta. Horrez gain, sagar barietate desberdinak eta sagarretik eratorritako produktuak erosi ahal izango dira.

Azokan ohiko ekoizleek bertako produktuak eskainiko dituzte, besteak beste, sagarrak, sagar tartak, teak, marmeladak, sagardoa, ozpina eta zukua. Gainera, erosleen artean sagarrarekin eta haren eratorriekin osatutako hamar otar zozketatuko dituzte.

Ekimenaren bidez, sagarraren sasoia baliatu eta tokiko ekoizleen lana zein bertako produktuen aniztasuna balioan jarri nahi dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen