Urriko hirugarren zapatuan, urriaren 16an, Bertako Produktuen Azoka egingo da. Sagarra izango da protagonista, sagar garaian gaudela aprobetxatuz.
Argazkia: MB artxiboa.
Gainera, ohiko produtuak ere erosgai izango dira, eta betiko ekoizleez gain, bi ekoizle gehiago plazaratuko dira hainbat sagar barietaterekin:
- Angel Mari Padilla, Aramaioko Likiniao baserrikoa
- Eneko Solana, Itsasoko Aristizabal baserrikoa
Azokako ekoizleak ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak edukiko dituzte erosgai.
Hortaz gainera, sagar produktuz osatutako 10 saski zozkatuko dira eguerdiko 13:30ean Seber Altuben bertan.