Bertako Produktuen Azoka izan da gaur Seber Altube plazan eta oraingoan Sagarra izan da protagonista, sagar garaian gaudela aprobetxatuz. Gainera, ohiko produktuak ere erosgai izan dira, eta betiko ekoizleez gain, bi ekoizle gehiago plazaratu dira hainbat sagar barietaterekin: Angel Mari Padilla, Aramaioko Likiniao baserrikoa eta Eneko Solana, Itsasoko Aristizabal baserrikoa.
Azokako ekoizleak ere sagarra eta sagarrarekin egindako produktuak edukiko dituzte erosgai. Hortaz gainera, sagar produktuz osatutako 10 saski zozkatu dira eguerdian Seber Altube plazan.