Sagar barietate ezberdinak eta zozketak izango dira Zapatuko Azokan

0
373

Sagar barietate ezberdinak izango dira erosgai bihar, Ezkio-Itsasoko Ariztizabal baserriaren eskutik. Gainera, 10 otar zozkatuko dira, sagar zuku eta marmelada barne.

Biharko eguzkia eta lainoak iragarri ditu Euskalmetek, eta beraz Seber Altubeko azokara bertaratzeko giro aproposa izango da.

Covid-aren testuinguru honetan, “ezingo dira iazko ekitaldiak aurten egin – azaldu dute Udaletik – baina azokan parte hartuko du sagar bariedade ezberdinak lantzen dituen baserritar batek, Ariztizabal baserrikoa”.

Ezkio-Itsasokoa da, “iaz ere bertan parte hartu zuen eta hazten dituen sagar barietate ezberdinak erosgai izango ditu azokan”.

Gainera, eguerdiko 13:00etan zozketa bat egingo da, “10 saski zozkatuko dira, barietate ezberdineko sagarrekin, zukua eta marmeladak barne”.

Zozketan parte hartu ahalko dute azokan erosketa egin duten herritarrek. Hortaz gain, hilero zozkatzen den otarra ere ez da faltako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen