S.O.S. Natura – Laguntza, mesedez!!! [Andoni Orobengoaren testua]

1
1421


Ezin uka naturgune paregabez inguratua bizi garela eta sekulako zortea daukagula hain gertu horrenbeste txoko polit gozagarri edukitzeagatik. Egia da ere bai egungo “egoerak” bultzaturik, gutariko asko naturgune hauetara kirol apur bat egitera edota ibilaldi osasuntsu batez gozatzeko asmotan gero eta gehiago bertaratzen garela. Terapia ona, kirola eginez, gorputza zein burua oxigenatzera!

Argazkiak: Andoni Orobengoa.

Baina aldarrikatu beharrean gaude, aspalditxoan paraje hauetan gureaztarna are begibistakoa dela eta naturaz gozatzeko parajea beharko luketen guneak, zakarrez betetzen ari zaizkigula. Barneratu beharra daukagu, gu geu ere ekosistema orekatu hauetan parte eko-aktibo behar dugula izan eta gure ardura ere badela atzetik datozenentzako naturgune hauek bere hortan mantentzea.

Hau dela eta, hirian, herrian, auzogunean, ikastetxeetan, familian, laguntaldean, bakarka gurtiei, erronka berri bat proposatzen dizuegu:

GARBILALDIA (Garbitu + Ibilaldia).

Suedian sortutako “flogging” (korrika egiten den bitartean, zakarrak jaso), eko-ekintza honen euskal bertsio egokitua da GARBILALDIA. Helburua bikoitza da, batetik kirola egiten jarraitzea gustoko ditugun paraje hoietan eta bestetik, eskularru eta poltsa baten laguntzaz tokiz kanpo aurkitzen ditugun zakarrak jasotzea eta ohiko birziklatze zirkuitora berbideratzea. Ah! to bide batez, naturarekiko kontzientzia jasangarria berreskuratzea.

Ez da ez lasterketa bat, ezta konpetizio bat ere, baina norbere esparruan antolatutako GARBILALDI baten ondoren, atzera begiratu eta naturgune garbiago zein txukunago bat ikusteak sortzen duen barne pozak izugarri asebetetzen zaitu. Amalurra eta ingurumenarekin daukagun zorraren zati bat kitatu izan bagenu bezala.

Ekin Leda norberaren erronkarekin eta sortu dezagun sekulako GARBILALDI ekintzaz beteriko “argazki olatua” sare sozialetan!! Partekatu eta surfeatu argazkiok!!!

Naturak behar gaitu!! Gure bazterrak maite ditugulako

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen