Rukulako taldekide baten konfinamenduak gaurko kontzertua bertan behera utzi du

0
211

Testua: Kooltur Ekintza.

Rukula taldeko kide bat gaur konfinatu dute eta ondorioz gaurko, osteguna, Arrasateko Gaztetxeko kontzertua bertan behera gelditu da.

Penaz hartzen dugu baina hau da orain bizi dugun egoera.

Bestalde, gaurko ordezko talde bat denboraz lotu eta ganoraz iragartzeko baldintza duinak ematen ez direla adostu dugu.

Hortaz, datorren astean emango zaio hasiera Kooltur Ostegunen 11. denboraldiari Raitx taldearekin.
Animoak guztioi eta besarkada bat Rukula-ko taldekideei!

Hona hemen Rukularen mezua:

“Aupa Familia!Garai ezegonkor hauetan, gure inguruko pertsona baten positiboa dela eta, Arrasateko gaztetxean, Kooltur ostegunen dinamikaren baitan genuen kontzertua bertan behera uzteara behartuak ikusten gara.

Laister elkartuko garelakoan…

Osasuna, maitasuna, askatasuna eta Rukula!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen