Usurbilgo Rukula taldeak kontzertua eskainiko du ostegun honetan, uztailak 7, arratsaldeko 20:00etan Arrasateko Gaztetxean.
Argazkia: Rukula.
Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko ‘Hazi Beltzak’ izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!






Berriro inzidentzia gora eta UCIak berriro betetzen eta jendia bakarrik parrandan eta aglomeraziñuetan pentsatzen. Lotzagarrixa. Baiña ze uste daue honeik Pandemia amaitxu dala? Eta hau kontzertu txiki bat da , ez dot nahi imaginau zapatuko Punki Festival horren desmadrian ondorixuak. Ai ama
Utzi jendiai bakian bizitzen eta nahi badozu irten kalera escafandra batekin.
Oso ondo Ereño, eta udalak uztailerako antolatu duen kultura programazio osoaren inguruan iritzi berdina daukazu? Gaztetxeak antolatutakoan baino aglomerazio gehiago aurreikusten dut ekintza baten baino gehiagotan… Zure erantzunaren zain.
Ez dakit kontzertuekin zuzenien lotute egongo dan inzidentziaren gorakada, baina hola bada, domekan San Mamesen egon zan jende mordue, BBKlive, azkenaldixen Euskaldunan eta Kursaal-en egiten dabizen ekitaldi superjendetsuetan (operak, kontzertu klasikoak…) egiten diren parrandekin zer egin dezakegu ba?betiko debekatu? (por cierto, Euskaldunan zegoen Urkullu aurreko ostegunean Gernika 85 obraren aurkezpenean eta areto nagusia lepo eta gehienak maskara gabe, Urkullu barne))