Rudiger taldea Kooltur Ostegunak ekimenan izango da

0
212

Ostegun honetan, otsailak 22, Rudiger taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Rudiger da Felix Buff bateria jotzaile ezagunaren alter ego-a. Willis Drummond-en luzaroan eta dozenaka taldetan bateria jotzen aritzeaz gain, Felixek pandemia garaian gitarra hartuta kantuak idazteari ekin zion, bateria alboratuta; bestelako kantuak, alegia. Hain zuzen ere, psikodeliaz eta Kaliforniako 60ko rockaz blaitutako pop-rock piezak.

Hala, taldea osatzeko bidean eta Joseba Irazokiren laguntzarekin, harrera beroa izan zuen ‘Before it´s vanished’ lana argitara eman zuen. Eta, orain, ‘The Dancing King’ bigarren lan luzearekin bira luzea egiten dabil taldean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen