Datorren martxoaren 13an amaituko da Ahoz Aho 2021 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Jaialdia duela hamahiru urte sortu zen, Intujai Teatroaren ekimenez, Tolosan. Jaialdia bisitatu duten hirien artean Arrasate ere badago.
Jaialdiaren baitan, gaur arratsaldean Ruben Martinez Santana venezuelarrak, Venezuelan ahozko narrazio mugimenduaren aitzindariak, helduentzako ipuin kontaketa eskainiko du Kulturaten arratsaldeko 19:00etan. Ipuin kontaketa gaztelaniaz izango da.