Rosa Oteiza Armonak ez zuen bizitza errazik izan. Iruñean jaio zen 1883an, familia apal batean, eta zazpi anai-arrebetatik bigarrena izan zen. Ama ezkongabea, hiri bereko familia aberatsekoa zen Jose Martinez de Ubago Lizarragarekin hiru seme izan zituen: Jose, Julio eta Luis.