Rojo Telon konpainiak ‘Nudo’ zirku ikuskizuna eskainiko du bihar (asteartea) Biterin

    0
    769

    Argazkia: Rojo Telon.

    Udazabal egitasmoaren barruan, Rojo Telon konpainiak ‘Nudo’ zirku ikuskizuna aurkeztuko du bihar Arrasaten. Ikuskizun horretan, hiru emakumek, umorearen, interpretazioaren eta zirkuko tekniken bidez, airekoak eta lurzorukoak, mundu desberdinak zeharkatzen dituzte, publikoa desmelenatzeko eta esperientzia zerutiarra bizitzeko.

    Rojo Telon konpainiak 2015ean hasi zuen ibilbidea, Haiek naiz izenarekin, Agurtzane Itxaurragaren zuzendaritzapean. Hasiera batean Begoña Peñarandak eta Ana Cuervasek osatu zuten konpainia. Lau urte hauetan elkarrekin lan egin ondoren, proiektu berri honetarako Maria Salmeron konpainiarekin bat egin du, Aritza Rodriguez eta Iraitz Lizarragaren zuzendaritzapean, eta Arkaitz Jimenezen laguntzarekin airekoen teknikan.

    Ikuskizuna Biteri plazan izango da bihar, asteartea, arratsaldeko 20:00etan.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen