Rodeo taldeak kontzertua eskainiko du Kooltur Ostegunetan

0
517

Bideoa: Rodeo / Beheko testua: Kooltur Ostegunak.

Ostegun honetan, apirilak 10, Rodeo taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Rodeo Zestoako taldea da, udalerri horretako ‘rara avis’-a baina oso indartsua eta langilea.

11 urte pasa dira Kyuss taldearen bertsioak jotzeko elkartu zirenetik eta ordutik burrundara handia zabaldu dute Zestoako pilotalekuaren inguruetan azpiko entsegu lokaletik.

Lan handia eginez, lau disko luze dituzte bizkarrean stonerra eta soinu pisutsuak ardatz izanik, metalera eta beste estilo batzuetara ere hurbiltzen direnak. Eta uneotan labetik atera berri duten bosgarren lana aurkezten dabiltza.

https://www.instagram.com/rodeostoner_band/?hl=es

Kontzertu honekin bukaera emango diogu Kooltur Ostegunen beste denboraldi bati.

Eskerrik asko astez aste gurean eta gurekin egoteagatik.

Ondo jarraittu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen