Rock-elektronika kontzertua emango du Skakeitan-ek Kooltur Ostegunean

0
225

Testua: Kooltur Ekintza / Bideoak: Skakeitan.

Ostegun honetan, martxoak 12, Skakeitan taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Donostiako Skakeitan taldeak garapen handia izan du 2008an sortu zenetik. Rocka eta ska uztartuz ezaguna egin zen plaza, jaigune eta gaztetxe askotan. Baina gerora taldea hazi eta arriskatzea erabaki zuten: hala, gai izan dira elektronika eta rocka beste modu batean ulertuta beraien musika bestelako koordenadatara eramaten.

Isilune baten ostean, 2019a ‘Nola galdu denbora’ izeneko laugarren lan luzea kaleratu zuen taldeak eta oraingoan ere erakutsi du elektronika eta rock gitarrero itsaskor baina indartsuaren arteko orekari ondo heltzen dakiela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen