Rocioko XXX Erromeria ospatu da Musakolako Arruena parkean, pandemiagatik bi urtez ospatu ezin izan ondoren. Ospakizuna goizeko 9:00etan hasi da, Euskadiko beste toki batzuetatik etorritako kultur elkarteei egin zaien harrerarekin. Ondoren, Al-Andalus Kultur Etxean, Semblante Rociero abesbatzak Salve Rociera abestu du.
Goizeko 10:00etan, Rozioko Ama Birjinaren irudia Santa Teresa elizarantz atera da. Bertan, lore-eskaintza egin da eta goizeko 10:45ean meza ospatu da. Mezaren ondoren, goizeko 11:45ak aldera Arruena parkerantz abiatu dira erromeria ospatzeko. Ohi bezala erromesak bazkaltzeko bildu dira. Agur gisa, arratsaldeko 19:00etan Semblante Rociero abesbatzak Salve Rociera interpretatuko du.



