Rocioa-ren erromeria ospatuko du Al-Andalus kultur elkarteak domekan

0
416

Kartela eta programa: Al-Andalus Argazkia: MB artxiboa

Domeka honetan, uztailak 14, Arrasateko Al-Andalus kultur elkarteak Rocio Erromeriaren XXXII. edizioa ospatuko du.

Aurreneko 30 edizioetan erromeria hau uztaileko lehen astean ospatu izan dute, Elkartearen estatutuetan jartzen duen bezala. Baina azken 2 urteetan atzeratu egin behar izan dute beste ekitaldi handi batzuekin koinziditu duelako; Frantziako Tourraren pasaera iaz eta Mondra&Roll aurten.

Dataren aldaketa hau, Kultur Elkarteak ekitaldia bertan behera uzteko arriskuarekin batera etorri da. Izan ere, ‘Coro Rociero’ bat aurkitzeko zailtasun handia izan dute iganderako. Aurreko urteetan aritu diren taldeen falta ere izan dute.

Hala ere, beste urte batzuetan baino gehiago kostatu arren, Al-Andalusera jende gehien erakartzen duen ekimena aurrera eraman dute. Ekitaldien ordutegia ere ordubete atzeratu behar izan dute, beste arazo batzuengatik.

Gauzak horrela, ekitaldia 10:00etan hasiko da, taldeen ongi etorriarekin eta Al-Andalus kultur elkartetik pasatu nahi duenarentzako gosariarekin. 12:00etan ‘Misa Rociera’ egingo dute Santa Teresako elizan, Errenteriako ‘Coro Concha Rociera’ taldeak abestuko du. 13:00etan Arruena parkera joango dira eta 19:00ak arte luzatuko da erromeria bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen