Beste hainbat taldetan ibilitako bost lagunek topo egin zuten giro iluneko post-rock eta rock esperimentala egiteko helburuarekin.
Testua: Arrasateko Gaztetxea. Argazkia eta bideoa: Ro.
Ostegun honetan, otsailaren 13an, Ro taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Ro taldea Azkoitiko Matadeixen jaio eta bizi da, horrek dakarren guztiarekin. Beste hainbat taldetan ibilitako bost lagunek topo egin zuten giro iluneko post-rock eta rock esperimentala egiteko helburuarekin. Bi gitarra, baxua, bateria eta sintetizadorea; ahotsik ez.
Estetika oso zaindua, testura eta erritmo interesgarriak, tarteka giro kiribiltsu eta sarkorrak, iluntasuna eta leku askotara eraman zaitzaketen giroak.