Gaur dakardan pertsonaia – Rikardo Azkoaga Resusta “Axal”- Arrasateko historian ezaguna dugu hainbat faktorerengatik. Agian sendoena izango da, 1934ko iraultzan – Marcelino Oreja eta Dagoberto Resustarekin -bere osaba- batera detenitua zegoela- bizirik atera zen bakarra izan zelako, ihes egin izan baitzuen garaiz, beraien kontra tiroka hasi zitzaizkienean.