Ricardo Azkargortaren akuarelak Doke tabernan

0
1357

Margolari bergararrak dozena bat lan aurkezten ditu Jokin Zaitegi plazako taberna honetan. Erakusketaren gaia Arrasateko portaloi sorta da.

Irudia: Ricardo Azkargorta.

Ricardo Azkargortak erakusketa honetarako gure herriko portaloien ikuste eta angelu ezberdinak aukeratu ditu, “argiekin eta kontraargiekin jolastuz”.

Artista plastiko honek esperientzia zabala dauka, eta bere lana batez ere margolaritzan garatzen du, bai akuarelan baita akrilikoan ere.

“Akuarela, niretzat, etengabeko erronka bat da, zorizko teknika bat, eta bertan ura eta pigmentua paperean zehar askatasunez mugitzen dira. Horren ondorioz, kontrola ez da erabatekoa, uraren mugimenduarekin jolas dezakegu, papera inklinatuz ura gainazaletik mugi dadin. Garrantzitsua da pintzelada gutxi ematea gardentasuna ez galtzeko. Honek margotzean kontzentrazio handia eskatzen du. Bere gardentasuna, leuntasuna, indarra, trazu eta keinua, paregabea egiten dute”.

Doke taberna Instagramen

Ricardo Azkargortaren bloga

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen