Reincidentes taldeak San Andresko jaietan joko du maiatzean

0
2258

San Andresko Jai batzordeko kideek azaldu dutenez, aurtengo jaietako protagonista nagusiak Reincidentes banda ospetsuko kideak izango dira. Kontzertua maiatzaren 2an izango da eta bertan zaleek abesti famatuenak zuzenean entzuteko aukera izango dute. Nahiz eta oraindik ez den konfirmatu, ia segurua da kontzertua Gudari Plazan izango dela, ohikoa den bezala. Beraiekin batera Dientes de Luna taldea izango da.

Reincidentes Sevillatik etorritako rock eta punk musika talde bat da, egungo gizartearekin oso kritikoak diren abestiekin, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola abortatzeko eskubidea, tratu txarrak, komunismoa, andaluzismoa, antikapitalismoa, eta arabiar-israeldar gatazka. Miguel Hernandezen poemak ere musikalizatu dituzte, eta Leon Gieco, Silvio Rodriguez, Victor Jara eta Ali Primera bezalako kantautoreen abestiak bertsionatu dituzte.

Maiatzaren 2an ere, musika jaialdi berean, Dientes de Luna taldeak joko du. Gernikako rock taldeak 5 disko sortu ditu jada, eta orain ‘Atmosfera’ lana aurkezten dabiltza han eta hemen. San Andresko jaialdia gaueko 23:00etan hasiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen