Kartela: Red Dragons. Argazkia: MB artxiboa.
Abenduaren 3an, igandea, Red Dragons elkarteak ‘Gurpilen gaineko bitxiak’ IV. kontzentrazio solidarioa egingo du 25 urtetik gorako ibilgailuentzat. Red Dragonsek kontzentzarioa egingo du hiru urteren ondoren. Topaketa Arizmendiarrieta plazan (Laubide) izango da eta goizeko 9:00etan hasiko da izen-ematea irekitzearekin. Kontzentrazioan, elikagai ez-galkorrak bilduko dira Elikagaien Bankurako.
Egitaraua:
9:00 – Izen-emateen irekiera:
– Izen-ematea + pintxoa + tragoa + ibilbidea + oparien zozketa = 7 euro
– Izen-ematea + pintxoa + tragoa + ibilbidea + bazkaria + oparien zozketa = 25 euro
11:00 – BBB erakustaldia (DYA)
11:30 – Ibilbidearen hasiera (pintxo-tragoa)
13:30 – Ibilbidearen amaiera
14:00 – Extremadurako Kultur Etxean bazkaria
16:00 – Simulakro istripua suhiltzaileen eta DYAren laguntzarekin
17:30 – Errepidean hildakoei omenaldia
17:35 – Sari banaketa eta oparien zozketa
18:00 – Ekitaldiaren amaiera.
