Real eta Athleticen arteko finala: Zein emaitza gura duzu? Zer suposatzen du final honek?

4
1368

Zale txuri-urdin eta zuri-gorrien adierazpenak jasotzen hasi gara, eta ondoko hiru arrasatearrei bi galderak egin dizkiegu.

Argazkiak: artxibokoak.

Aitor Lopez Rekarte ‘Bonba’:
(Realeko jokalari ohia)

1.- Espero dut Realak irabaztea, noski. Athletic azkenaldian horrelako lehiaketetan maila oso onean jokatzen ari da. Oraingoan Realari tokatzen zaio irabaztea. Finaletan oso garrantzitsua da finala prestatzeko era, baina faktore gehiago egon badaude: zorte apur bat izatea, markagailuan aurreratzea,… Realak irabazteko desiratzen nago baina beldur puntu bat ere badut.

Finalak ez dira gol askoko partiduak izaten, eta gura nuke Realak 4 eta 1 irabaztea. Morala hartzeko eta beste gauza batzuetarako zoragarria litzateke.

2.- Nik uste jai bat izan behar duela, ez da erraza izango egoera orokor honetan, baina finala zentzu horretan hartu behar genuke. Txapelduna txapeldun, zalego bezala saiatu behar gara jai bezala hartzea, lehia estutik aparte.

Eloy Marteache:
(Athleticeko Imanol Etxeberria Peñako idazkaria)

1.- Athletic irabaztearekin konformatzen naiz. Gero eta gol gehiagoko aldearekin bada, askoz hobeto.

2.- Pandemia egongo ez balitz, Realaren eta Bartzelonaren aurkako finaletara joango nintzateke. Realaren aurkako finala Athleticentzat beste bat izango da, orain arte talde zuri-gorriak 24 Kopa irabazi baititu. Realarentzat, ordea, oso berezia izango da.

Orokorrean, Euskadirentzat lehen aldia izango da, orain arte bi euskal taldek ez baitute Kopako finala elkarren aurka jokatu. XX. mendearen hasieran finala Athletic-Reala jokatu behar zuten, baina azkenean ez zen jokatu.

Egun hauetan Gipuzkoa mailako hedabide asko, batez ere idatzizkoak, jokabide zitala izaten ari dira. ‘Diario Vasco’k finala 3. Mundu Gerratzat hartu du. Baita Realeko zalekuen sektore ‘talibanenak’ ere. Aldi berean, Athleticeko zaleek naturaltasun handiagoz bizi dituzt final aurreko egunak.

Reala Gipuzkoan zehar dabil azkenaldian herririk herri bere bandera han eta hemen jar dadin. Ados, baina Gipuzkoan ere Athletic zale ugari daude, Arrasaten esaterako. Hemen Imanol Etxeberria Peñak jarraitzaile ugari ditu.

Horregatik, Udalari ofizialki eskatu diot Athleticen bandera ere udaletxean ikusgai jar dezala. Alkateak erantzun zidan, protokoloari jarraituz, ez dutela banderarik jartzen. Kiroletako zinegotziaren erantzunaren zain nago, eta ez litzateke injustua izango, Realeko bandera eraikin publiko batean jartzen badute, Athleticekoa ere bertan jartzea.

Xabi Etxeberria:
(Mondrako presidentea)

1.- Reala irabazle: 1 eta 3.

2.- Partida iaz jokatu izan balitz, emaitza bestelakoa izango zitekeela uste dut, baina orain Athletic da faborito nagusia, eta horrek gure alde joka dezakeelakoan nago. Ziur Imanol estrategia on bat prestatzen ari dela eta garaipena lortuko dugula.

4 IRUZKIN

  1. Finala, futbola, finala eta futbola. Benetan hori da garrantzi gehien duen gaia? Ikaragarria da nola jendeari manipulatzen zaion. Hau al da gure umeei irakasten diegun baloreak? Futbola eta horren inguruan dagoen negozioa? Futbolariak eta beraien bizi maila? Penaturik nago noraino iritsi garen. Gainera zer, eta errege kopa, gu monarkikoak. En fin, ez daude hitzik.

  2. Eloi… diario Vasco berdin el correo Bizkaian
    Afizio talibanena… bilbon ez al daude?ea nork atera zuen bufanda antirrealistas lehenengo…
    eta Gipuzkoakua …Bizkaian ere errealzaleak daue

  3. Proposamen bat? Egun hortan telebista ez pistea. Horrek bai izango zuen kriston aldarrikapena. Baina futbola ari gara ta…
    Benetan tristea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen