Rat-Zinger, PiztUpuNK eta Sr. Agente taldeek irekiko dituzte inauteriak Gaztetxean

0
1110
gaztetxea

Arrasateko Gaztetxeak antolatutako punk jaialdia otsailaren 21ean, ostirala, gaueko 22:00etan izango da.

Otsailaren 21ean, ostirala, inauteriei hasiera emateko, punk jaialdia antolatu du Arrasateko Gaztetxeak. Rat-Zinger, Piztupunk eta Sr. Agente taldeak oholtzara igoko dira gaueko 22:00etatik aurrera.

Rat-Zinger bilbotarrek punk eta hardcore estiloko musika egiten dute. Elizaren eta faxismoaren aurkako gaiak jorratzen dituzte, baita errepresio polizialaren kontrakoak. Beste gai batzuk ere jorratzen dituzte baina beti ikuspuntu zuzen eta oldarkor batetik. 2009an batu ziren taldea sortuz eta gaur egun oholtza gainean jarraitzen dute, atzean ehun baino kontzertu gehiago utziz.

Beraiekin batera PiztUpuNK taldera igoko eszenatokira.  Talde honen izena 2008an Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatu zuten Piztu-Gasteiz egunerako jarri zioten. Talde handien bertsio mitikoen talde bezala ibili izan dira eta zerbait interesgarria suertatu izan denean elkartu dira, baino oso aukera gutxitan. 2018an abesti propioak egitera animatu ziren, eta grabazio estudiora eraman zuten.

Hirugarrenak oholtzaren gainean Tenerifetik etorritako Sr. Agente taldea izango da.  Taldea 2014. urtean sortu zen,  rock&roll eta punk  nahasketa bat eginez ondo pasatzeko asmo bakarrarekin. ‘Malnacidos’ izan da euren lehen diskoa. Hamabi abeste osatzen dute amorrua eta kaosa betetako riffsak eta leloekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen