RAP tailerra Arrasateko bibliotekan

0
182

Rap tailer bat antolatu da Arrasateko bibliotekan, 12-18 urteko gazteentzat. Bertan hip-hop kultura modu jostagarri batean ezagutuko dute, bere estetika, kirol eta kultur adierazpide nagusiekin. Ondoren, rap abestiei buruz jardungo dira: zer diren, nondik datozen, letrak eta errimak, poesia eta bat-batekotasuna… Bukatzeko, rap abesti bat idatziko dute denon artean eta entseiatu ostean, grabatu egingo dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen