Egia da Arrasaten kotxe gehiegi dagoela eta aparkaleku gutxi eta beraz OTA/TAO jartzea ezinbestekoa dela?
Testua eta argazkia: Ramon Ugalde.
Egia da Arrasaten kotxe gehiegi dagoela eta aparkaleku gutxi eta beraz OTA/TAO jartzea ezinbestekoa dela?
Biteriko lur azpiko aparkalekuaren lehen solairuan 137 aparkaleku daude eta Garibaikoan ( Merkadillo azpikoan) 83, guztira 220 plaza. Bere erabilera hutsaren hurrengoa da: astegun normal batean goizetan Gasolinera azpikoan, aldi berean 35 kotxe egoten dira eta bestean 15 bat, beraz %22a baino ez eta arratsaldetan, zazpiak aldera okupazioa %30eraigotzen da. Inoiz kopuru hori gainditzen dute baina oso oso gutxitan. Beraz bataz besteko erabilera “normala” ez da inoiz %26tik pasatzen eta ondorioz 160 plaza libre egoten direla lan orduetan.
Okupazioa gehitu egiten da ostiraletan, hiru faktorengatik: plaza eguna delako merkadilloarengatik eta Parrokiako hileta elizkizunengatik. Baina hala ere plazen okupazioak ez du gainditzen %50a. Hil honen 10ean, ostiralean aparkaleku hauen erabilera honakoa izan zen, goizean 90 kotxe eta arratsaldeko 7:30ean 110. Eta aste bukaeretan eta gauetan aparkaleku hauek ia hustik egoten dira.
Honi gehitu beharko genioke Biteriko hirugarren solairuan hainbat aparkaleku daudela udaleko kideentzat apartatuta (esklusiboak) ,Laubidekoan beste solairu bat dagoela inolago erabilerarik gabe (beste 83 plaza?) eta Azoka Plaza ere azpiko aparkaleku batean kokatuta dagoela.
Datu hauek ikusita argi dago Arrasateko udala despilfarratzen ari dela hain beharrezkoa den baliabide bat. Urteetan gainera jarraitu du jasangarritasu-naren aurkako politika hau inolako begirunerik gabe, bestela gogoratu zenbat urteetan eduki zuten itxita Laubideko(Jose Maria Arizmendiarrieta) azpiko aparkalekua. Udala bera da hain beharrezkoa den baliabide baten erabilera erraztu beharrean oztopatzen ari dena. Ondasun bat gaizki erabiltzen ari da, sekulako despilfarro energetiko eta espaziala eragiten ari delarik.
Zergatik ez duzue liberalizatzen behingoz Biteriko eta Jose Maria Arizmendiarrieta azpiko aparkalekuak ? Edo zergatik ez duzue ezartzen Ferixalekuko aparkalekuko sistema bera aparkaleku horietan? Aparkaleku hauen erabilera optimizatzeko neurriak hartu ondoren ikusiko da ea beharrezkoa den OTA/TAOren ezarpena. Ziur nago ezetz.