Argazkixa eta akuarela: Rakel Perez de Arenaza.
Askasibar baserriko lagun honen margolanak Atxabaltako Arkupe kultur etxian ikusgai daz. Erakusketia hilabete hontan zabalik dau, ilbaltzaren 5etik 31ra arte. Ordutegixa hauxe da: astelehenetik eguakotxera 11:00-13:00 eta 18:00-20:00, eta zapatuetan 11:00-13:00. Domeka eta jaiegunetan ittitta. Margolarixak azaldu dauenez “marraztia bakarrik nahi nuen, begixen aurrian naukon paisajiak harrapatu eta nire koaderno zurixan gordetzeko. Koadroa osatzeko behar zana ura zan”.
