Rakel Gamitok familian teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko hitzaldia emango du

0
605

AVESANTES elkarteak antolatuta, ‘Haurtzaroa, nerabezaroa eta pantailak: familian teknologiaren erabilera arduratsua sustatuz’ hitzaldia 0 eta 14 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago.

Datorren azaroaren 12an, goizeko 11:00etan, Rakel Gamito Gomez Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle arrasatearrak ‘Haurtzaroa, nerabezaroa eta pantailak: teknologiaren erabilera arduratsua sustatzen familian’ hitzaldia emango du Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartearen egoitzan (Santa Teresa 12, behea ezkerrean).

Hitzaldia 0-14 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, eta bertan Rakel Gamitok galdera hauei erantzungo die: Ulertu nahi duzue zuen seme-alabek pantailekin duten harremana? Jakin nahi duzue zer egiten duten online daudenean? Familia-estrategiak ezagutu nahi dituzue teknologiari dagokionez erabilera-ohitura osasungarriak sustatzeko?. Hitzaldi honetan haur eta nerabeen garaiko errealitate digitala azalduko da, haien arriskuak eta onurak zerrendatuz, familiak teknologiaren erabilera seguruan duen eginkizunari buruz hausnartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen