Ostegun honetan, urriak 8, emango diogu hasiera Kooltur Ostegunen 11. denboraldiari. Raitx taldea izango dugu Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan.
Testua: Kooltur Ostegunak.
Raitx da Koban taldeko kide Rakel Arenaza Acedo, eta poesiak musikatuz kanta intimistak konposatzen ditu izen honekin. Alboan ditu Esti Beraza (Koban) sintetizagailuetan eta Xalba Ramirez (Koban, Physis versus Nomos) gitarran. 2019an hasi zen hirukotea erritmo kutxa batekin lagunduta pop elektronikoa lantzen, eta 2020an ‘Abereek erantzungo balute’ lan luzea kaleratu dute.
Bidean Kutxa Kultur Programako musika beka lortu dute eta aurten, 2020an, Gaztea Musika Lehiaketa irabazi dute.