Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaran musikaz ariko dira, Arizmendik antolatuta

0
419

Musikagintzako bi bizkaitarrek ‘Euskaldunok zeri kantatzen diogu?’ saioa emango dute Aretxabaletako Arkupen bihar (asteazkena), Arizmendi Ikastolak antolaturik.

Beheko testua eta irudia: Arizmendi Ikastola.

Galdera honi erantzuna emateko, Arizmendi ikastolako DBH 1eko ikasleek Kantatzen duen herri bat izeneko PROIan barruan, horretan aditu eta aritu diren Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaranen “Hitzen ahairea” saioa izango da abenduaren 9an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 11:00-12:30 bitartean.
Saioa bertatik bertara jarraitzeko nahitaezkoa izango da esteka honetan izena ematea eta bertaratzea posible ez dutenek, streaming bidez Arizmendi Ikastolako youtubeko kanalean jarraitzeko aukera izango dute.

Duela gutxi ospatutako Euskararen Egunari eta ostiralen amaitu zen Euskaraldiari behar bezalako amaiera emango diote ekitaldi honekin Arizmendi ikastolako gazteek. Bi hizkuntza autonomotik sortzen den hizkuntza berri bat da kanta: testu edota musikatik sortutakoa, bertsoa euskal kantagintzan eta testu librea. Oinarri horietatik abiatuta, Rafa eta Gotzonen arteko solasaldiarekin, literatura eta musikaren arteko elkar eraginetik sortutako euskal kantagintza aztertuko dugu. Bertan parte hartu eta sortzen diren galderak txat bidez partekatzeko aukera izango da.

Ekitaldia Aretxabaletako Udalaren laguntzari esker eman ahal izango da. Protokoloei jarraituz, baimendutako gehieneko aforoa 50 pertsonakoa da. Erreserbatutako plazak kontuan hartuta 20 bat plaza egongo dira libre.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen