Rafa Fernandez Aresti arrasatearra zendu da

0
2140

ULGOR kooperatibako Pertsonal burua izan zen, Arrasateko Danborradako lehen zuzendaria eta kazetari besteak beste.

Argazkia: Familia – San Felipe Elkarlaguntza.

Rafael Fernandez Aresti Bilbon jaio zen orain direla 88 urte. Amaia izeneko arrasatear batekin maitemindu eta Arrasatera bizitzera etorri zen. Hilabete batzuetara ezkondu ziren.

Josune, Idoia eta Ernesto seme-alabak izan zituzten. ULGOReko Pertsonaleko burua izan zen, Arrasateko Danborradaren lehen zuzendaria, ‘El Correo’ egunkariarentzat kronikak idatzi zituen, baita Herri Irratiko kolaborazioak egin ere.

TUlankidek azaldu du Rafa Fernandezi egokitu zitzaiola Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren berri irrati emisorari ematea.

Bere koinatua Alfonso Gorroñogoitia izan zen, eta harreman estua izan zuten. Rafaren inguruan azaldu duten bezala, “bihotzeko pertsona zen, Arrasaten oso maitatua eta laguntzeko prestutasun handikoa”.

Atzo zendu zen Gasteizko Santiago Ospitalean, 88 urte zituela. Familiak adierazi du koronabirusaren ondorioz oraingoz ekitaldi sozialak egitea arriskutsua denez, “hileta-elizkizuna egingo dela baldintzek ahalbidetuko dutenean”. Doluminak familiari eta lagunei, goian bego.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen