Kabina abenduan jarri zuten bertan, baina gaur jarri dute abiadura neurgailua. Araututako gehienezko abiadura 40 kilometro ordukoa da.
Arrasateko Udalaren radarra gune berri batean jarri dute gaur: Osinagako bidegurutzean, istripu asko izaten diren inguru honetan.
Abenduan radarrarentzako kabina jarri zuten, baina abiadura neurtzeko makina (radarra) gaur jarri dute. Orain arte Arrasate pasealekuan izan da.
Gehienezko abiadura arautua 40 kilometro ordukoa da saihesbidearen eta ospitalearen arteko tramo honetan.