Gaur radar bat Zaldibarren jarri dute, kabina abenduan ipini ostean

2
1297

Oraingoz behintzat bi radar daude Arrasateko herrigunean: bata Nafarroa etorbidean (goiko argazkian) eta bestea Uribarri etorbidean.

Radar edo abiadura neurgailu berria gaur (astelehena) jarri dute Nafarroa etorbidean, Zaldibarko haur-parkearen eta frontoiaren ondoan. Lan horren ardura Udaleko Hirigintza Sailak izan du.

Radar horren kabina (hori fosforito kolorekoa), baina, abenduaren 11n jarri zuen Udaleko Obrak, Zerbitzuak, Mantentzea eta Auzoak Sailak.

Izan ere, inguru honetako bizilagunek, hiribideak duen trafiko ugaria kontuan hartuz, Udalari kexa aurkeztu zioten. Bertako gehienezko abiadura 30 kilometro ordukoa da. Momentuz, bada beste radar bat Arrasateko herrigunean, Uribarri etorbidean.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen