Rachmaninoff-en 2. kontzertua eskainiko da San Frantziskon zapatuan

0
1140

Testua: Goikobalu / Irudia: MB artxiboa

Zapatu honetan, hilak 17, XXI. Udaberriko Musikaldiaren baitan, Rachmaninoff-en 2. kontzertua eskainiko da San Frantzisko Elizan, arratsaldeko 19:30etan.

42 urteren ostean, herriko hainbat musikarik berriz ere interpretatuko dute obra hau.

Atxikita bidaltzen dugun argazkian, ezkerretik eskuinera: 

  • Javier Retegi (biola) 
  • Iñaki Maidagan (flauta)
  • Arturo Goicoechea (piano bakarlaria izan zen orduan – orain kontrabaxua joko du)
  • Iñaki Agirreurreta (fagota)
  • Mikel Olazabal (oboea)
  • Nestor Maidagan (klarinetea jo zuen orduan – orain perkusioa joko du). 

Marijose Ugarteburu fagot-joleak ere joko du bigarrenez obra hau.

Garai hartan, Arrasate Musikaleko orkestrako kide ziren, Juanito Arzamendi zuzendari zutela. 1983/1984 ikasturtea zen eta hainbat lekutan eskaini zuten obra. Lehendabizikoa Arrasateko Amaia Antzokian izan zen, eta ostean etorri ziren: Burdeos (Frantzia), Zarautz, Gasteiz, Logroño, Donostia, Carrara (Italia) eta Worns (Alemania).

Lau hamarkada geroago, Txomin Maidagan Ruiz arrasatearrak hartuko du batuta eta kontzertu honetarako espreski osatutako orkestraren gidaritza, tartean aita eta osaba musikari lanetan izango dituela, eta Jon Mestre Arzuaga oñatiarra izango da piano-jole bakarlaria. Arturo Goicoechea, orduko piano-jolea izan zena, orain kontrabaxuaz arituko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen