Dantzaz plataformak ‘QUO’ ikuskizuna eskainiko du larunbatean, martxoak 4, arratsaldeko 19: 30etan.
Argazkia eta kartela: Dantzaz.
Dantzaz plataforma aitzindaria da mugimenduko arteen arloan, eta dantzaren sektorea garatzea du helburu. Larunbat honetan ‘QUO’ bere dantza ikuskizun berria eskainiko du Arrasaten. Hiru pieza koreografikoz osatutako muntaia da: ‘SAL’ Gil Harushek Dantzazentzat egin duen lehen koreografia da. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanetan oinarritzen da; ‘FOMO’ Gil Harushenen koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingelesez: «Miedo a dejar pasar algo o perder»); eta ‘Quorum’ Hilde Kochen koreografia da, non Dantzaz-eko dantzariekin batera idazkera koreografikoko lana partekatzen duen.
