Pyrocircus su-ikuskizuna izango da Kanpan, AGAKOk antolatuta

0
334

Pyrocircus elkartearen helburuetako bat suzko ikuskizunen sustapena da. AGAKOk adierazi du ekitaldi hau antolatu duela “udako gau ilunei argi apur bat jartze aldera” eta bertaratzera animatzen du. Ekitaldia gaueko 22:00etan izango da.

AGAKOtik ziurtatu dute ekitaldian “Covid-aren aurkako neurriak aplikatuko direla, eta suaren aurkako arduradun bat izango dela, badaezpada su-itzalgailu batekin, eta ez dela suterik egoteko arriskurik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen