AGAKOk antolatuta, Pyrocircus ikuskizuna aurkeztu dute gaur gauean Gazteluondoko Kanpan. Pyrocircus elkartearen helburuetako bat suzko ikuskizunen sustapena da. Kanpara hurbildu direnak aho zabalik geratu dira Frantziako elkarte honek suarekin egin dituen malabare eta jolasekin.