Kartela: PuzzleKaxa
PuzzleKaxak 3D Puzzle eta buru-hausgarrien inguruko dinamika antolatu du Musakolako Jubilatuen Etxean. Otsailaren 2an izango da, igandea, 17:00etatik 20:00etara. Sasoibide elkarteak ere parte hartuko du.
PuzzleKaxatik aipatu dutenez, “bakardadeari aurre egitea, harremanak sustatzea eta lotura sozial berriak bultzatzea du helburu bezala ekintza honek”. Horregatik, jubilatuei ekintzan parte hartzera dei egin diete.





