Aldundiaren Gipuzkoa Martxan kanpaina Arrasaten da

1
793

Aldundiak antolatu du kanpaina, eta bere helburuak dira “oinezkoen erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboa sustatzea, bai bidegorriena, bai gure herri eta hirietako ibilbideena”.

Azken argazkia: Sasoibidetik.

Larunbat eta igande hauetan karpa bat dago Biteri plazan, eta bertan “bisitariek, programatutako jarduerei buruzko informazio zehatza aurkitzeaz gain, udalerritik hurbil dauden bide berdeei buruzko informazioa izango dute eskura”.

Gaur eta bihar ginkana bana egitekoa da, eta haurrek puzgarriak eta pedalei eragiteko pistak izan dituzte. Kanpaina hau Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Sailak antolatu du.

Gaur ere “mugikortasun aktiboa sustatzeko”, ibilketa nordiko bat egin da. Halaber, ‘Emakume ahaztuak eta gizon on batzuk’ bisita gidatua egin da “inguruko kultura-ondarea jarduera osasungarri baten bidez ikusteko”.

Bihar, domeka, kultur ibilaldia egingo da 12:00etan hasita, bi orduko iraupena izango du, ondorengo izenburuarekin: ‘Burdinaz forjatuta, Arrasateko erdi aroaren inguruan’.

Beste ekitaldietako bat ipar martxa ikastaldia izan zen, eta bertan Sasoibideko hainbat lagunek parte hartu zuten. Elkartetik adierazi dutenez ikastaldia “arrakastatsua izan da. Bertaratutakoak ilusioaz egin eta astero ibilaldia egiteko gogoz daude. Ondorioz, datorren asterako hitzordua jarri dute. Bejondeizuela!!”.

Iruzkin 1

  1. Baina ze txiste da hau? ze hauteskunde progaganda mota? herria zeharkatzen duen bidegorririk ez dago eta Arrasaten! gauza bat egin (ez egin) eta beste bat saldu. Eta baietz haueskundeak berriz irabazi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen