Gaur goizeko 10:00etan Motores Txarangak auzoko bizilagunak iratzarri ditu Santa Marinako jaietako bigarren egunean. Goizean, gainera, Egipe elkartean garagardoa eta pintxoak dastatzea, puzgarriak Santa Teresa Ikastolako patioan eta Toki-Argi Jubilatuen Etxean barbakoa izan dira. Makatzenan egitekoa zen barbakoa bertan behera geratu da.
Euskaraldia Santa Marinan ere izan da. Gaur goizean, Sambamaña batukadak lagunduta, panel bat jarri dute, iaz Euskaraldian parte hartu zutenek eurentzat zer esan nahi izan duen idazteko. Bihar ere ekimenarekin bat egiteko aukera egongo da. Asteartean panela Seber Altube plazan egongo da, San Frantzisko elizako horman.
Gaur (zapatua) arratsaldean
Arratsaldean, futbolin txapelketa ospatuko da Monserrat tabernan, apar festa Santa Teresa Ikastolako patioan, buruhandiak eta disko higikorra txikienentzat. Gauean jaietako plater nagusia iritsiko da IlumiNAtizZren kontzertuarekin Makatzenako frontoian. Ez dira eszenatokira igoko diren bakarrak izango. Eurekin Subversion K. taldea izango da. Jaiak KROSSKO disko higikorrarekin jarraituko du Agerre plazan.
Igandeko egitaraua
Igandea ere ekitaldiz beteta egongo da. Goizean puzgarriak eta apar festa izango dira Makatxenako frontoian eta meza Mesedeetako Ikastetxe zaharrean. Mesedeetako Ikastetxean ere 65 urtetik gorakoentzat bazkaria egingo da. Arratsaldean, bigantxak eta poniak izango dira Mentu plazan, eta barbakoa Toki-Argiko jubilatuen tabernaren terrazan. Bi kontzertuk itxiko dituzte jaiak: Mariatxien kontzertua eta Egoitz Vilena ‘El Bille’ arrasatearraren kontzertua Agerre plazan.

















Santa Marinako jaixak???? Auzoko Alkatetzak jarritako idatzian, jaiak Distrito 33-ekoak dira. Izan ere, ekitaldien erdiak ez dira Makatzenara igo edo Santa Teresara eta San Estebanera jaitsi? Lotsagarria!!! !