Putas Amak taldeak kontzertua eskainiko du ostegun honetan, azaroaren 5ean, Arrasateko Gaztetxean. Emanaldia 22:00etan hasiko da, Kooltur Ostegunak egitasmoaren barruan.
Donostiako Egia auzoan sortu zen taldea 2021ean, Lorea, Oiane eta Nahikariren eskutik. “Inoiz ez da berandu agertokira igotzeko… eta, gainera, bazen ordua!” pentsatuta abiatu zuten proiektua.
Musika elektroniko esperimentala eta pertsonala egiten dute, punkaren, technoaren eta dantza-erritmoen arteko nahasketa proposatuz. Egunerokoari, berriz, ikuspegi feminista, ironikoa eta hurbilekoa eransten diote. Bidean, grabazioak, dozenaka emanaldi eta erreferente bihurtu den podcast bat osatu dituzte.




