Jaialdia: PUNTAIK PUNTA ARRASATEN

0
656

Urriaren 14tik 16ra (ostiraletik igandera), Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, besteak beste, hona hemen egitarau zabala:

Urriaren 14a, egubakoitza

JAIALDIAREN HASIERA:

17:00 Ipuin kontaketa musikatua. Kontukabiren eskutik: “Txirula magikoa” (haurrentzat), Biteri plazan.

18:30 Mendifilm Festibaleko hiru proiekzio, Kulturaten:
1. Action Directe, 16′
2. Jötunn, 25′
3. La Pantalla Andina, 49′

20:00 Izarren Behaketa, Aranzadi Zientzia Elkartearekin Bedoña elizatean. Lainotuta badago, planisferioa aurkeztuko da Kulturaten. Eman izena.

Urriaren 15a, zapatua

HERRIA GIROTZEN:

12:00  Erraldoi eta kilikien konpartsa eta Arrasateko gaiteroak, herriko kaleetan.

13:00  Kontzertua, Mikel Zamora bere bandarekin, Biteri plazan.

GOIZEKO EKINTZAK:

09:00 Mendi igoera gidatua: Udalatx mendia (12 urtetik gorakoentzat) Eman izena.

09:30 Erreka garbiketa. “Debagoienean errekak bizi auzolanean”. Hitzordua Biteri plazan eta San Isidron (Musakola).

09:30 Mendi ibilbide gidatua: Urkulu-Santikrutz-Andarto-Degurixa. Eman izena.

10:00 Nordic walking: hastapen ikastaroa Biteri plazan eta ibilbidea herrian zehar. Eman izena.

10:00 Ibilaldi gidatua: Deba ibaiaren biodibertsitatea aztertzen; Arrasatetik Elorregira. Hasiera Biteri plaza. Eman izena.

11:00 Hitzaldia Kulturaten:
· Oñati turismo jasangarria; Arrikrutz-Oñatiko kobaren eredua

ARRATSALDEA GIROTZEN:

18:00 Sambamaña batukada taldearen kalejira.

19:00 Kontzertua: Klak!son taldea, Biteri plazan.

20:30 Kontzertua: NHIL taldea, Biteri plazan.

ARRATSALDEKO EKINTZAK:

16:30 Orientazio proba-lasterketa, sariarekin (14 urtetik gorakoentzat) Monterron parkean. Eman izena.

17:00 Baso bainua Santa Barbara parkean; irteera Biteri plazan. Eman izena.

Urriaren 16a, domeka

GOIZA GIROTZEN:

11:00 Trikitixa eskolako taldearen kalejira.

12:30 Herrixa dantzan dantzaldia, bailarako arrabitariekin. Musika zuzenean Biteri plazan, arrabitari taldearekin. Dantza gidaria: Patxi Montero.

GOIZEKO EKINTZAK:

09:00 Mendi ibilbide gidatua: Garagartza-Udala-Besaide-Tellamendi-Garagartza. Eman izena.

09:30 Mendi ibilbide gidatua Sasoibiderekin, Bedoña elizateko Andra Mari Zurira. Eman izena.

10:00 Mendi ibilbide gidatua: Murugain, dragoiaren bidetik. Eman izena.

10:00 Bizikletan ibilbide gidatua: Vasco-Navarro bide berdetik. Eskoriatzatik Arrasatera. Eman izena.

10:30 Espeleoarrikrutz, Arrikrutz-Oñatiko koban. Eman izena.

12:00 Bisita gidatua Gatz museora. Hiruerreketa ibilbidearekin Deba ibaiaren sorrera eta Leintz Gatzagako inguruak ezagutzera. (Gaztelaniaz bisita 13:00etan izango da). Eman izena.

ARRATSALDEA GIROTZEN:

18:00 Kale antzerkia, Hortzmugaren eskutik; “Jule”. Biteri plazan.

ARRATSALDEKO EKINTZAK:

16:30 Bisita geologikoa: “Arrasate harri bitxia”, erdigunean. Eman izena.

PUNTAIK PUNTAK 3 GUNE NAGUSI:

Biteri plaza: natura-turismo azoka eta Debagoieneko artisauen azoka:

  • Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Domekan 11:00-14:30

Zaldibar: abentura jolasak umeentzat

  • Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Domekan 11:00-14:30

Seber Altube plaza: bertako produktuen azoka

  • Zapatuan 9:00-14:00

Jaialdiaren inguruko informazio guztia puntaikpunta.eus webgunean kontsulta daiteke, eta bertan edo 747 41 75 85 telefonoan eman behar da izena ekintza jakin batzuetan parte hartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen