Punk-rock zaleek Mondra&Rollen lehen egunaz gozatu dute [argazki galeria eta bideoak]

2
2276

Gaur arratsaldean zazpi talde berrirekin jarraituko du jaialdiak.

Atzo hasi zen Mondra&Rollen bigarren edizioa, eta aurreko urtean bezala, Monterron parkea berriro bete zen. Arratsaldeko 18:00etan ateak ireki zituztenetik, punk-rock zaleek parkea bete zuten, eta ez zioten dantza eta kantu egiteari utzi azken taldea agertokitik jaitsi zen arte.

Oholtza gainean, Special Crew arrasatearraz gain, Des-Kontrol eta Arcada Social taldeen proiektu paraleloa, 20 urteren ondoren agertokietara itzuli zena, Agur eta Rotten XIII euskaldunak, UK Subs ingelesak, Perkele suediarrak, Sick Of It All iparramerikarrak eta, azkenik, Bad Manners ingelesak izan ziren. Estilo desberdineko taldeak, baina publikoa dardarazi zutenak.

Gaur jaialdiak aurrera jarraituko du eta oholtza gainean, Arrasateko Arcada Social taldeaz gain, Maid of Ace, Svetlanas, Hell Beer Boys, Subterranean Kids, Buzzcocks eta The Interrupters ikusi ahal izango dira. Atzo bezala jaialdia Monterron parkean izango da arratsaldeko 18:30etik aurrera.

AGUR

SPECIAK CREW

ROTTEN XIII

UK SUBS

PERKELE

SICK OF IT ALL

BAD MANNERS

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen