Punk-rock talde entzutetsuak ariko dira bihartik Mondra&Rollen eskutik

4
2109

Bihar (eguakotxa) eta zapatuan 2.500 lagunendako tokia izango da Monterrongo jaialdian.

Mauka Musikagintza, HFMN, Jimmy Jazz eta Udalak antolatuta, jaialdi honen lehenbiziko edizioa ospatuko da asteburuon.

Hona hemen kartelera: Ostiralari dagokionez, 18:00etan ateen irekiera, 19:00etan The Capaces, 20:00etan La Escavadora, 21:05ean La Inquisición, 22:15ean Anticuerpos, 23:25ean The Baboon Show eta 00:55ean Cockney Rejects.

Larunbaterako ordutegia ondorengoa da: 18:00etan ateen irekiera, 19:00etan Zero, 20:00etan Crap, 21:05ean Perlata, 22:15ean Des-kontrol, 23:35ean Cock Sparrer eta 01:05ean Peter & The Test Tube Babies.

Gaur arratsaldean langileak hara eta hona zebiltzan azken ukituak ematen, bihar arratsaldeko 18:00etan punk-rock zaleei ateak irekitzeko.

4 IRUZKIN

  1. Ez zaukien ondoko bizilagunak San Juanetako Txosnetako zaratakin nahiko ta ointxe hau. Bueno eta Monterron nolan utziko dauien ez dot nahi imaginau be.

  2. Nola ez.
    Herri honetako arazo bakarra, gazteak dira.

    Inoiz ez, erabakiak eta baimenak ematen dituztenak. Edo bai. Dena partidismoak erabakitzen du.
    Hipokresia maila noraino iristen den ikusteak, beldurra eta NAZKA ematen du.
    Ezin dezakegu onartu etxeko sofatik idazten duen zinegotzi honek esana. Berak poltsikoratzen bait ditu ongi egin beharreko lanen ordaina.
    Ordea, udaletxean MIAU eta ordenagauilutik GUAU besterik ez duzu egiten Ereño andereak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen