Publikoak txaloka jarraitu du Radetzkyren martxa AM Bandarekin

Urteberriko Vienako kontzertuan bezala, banda arrasatearrak ere abesti ezaguna jo du, ikus-entzuleen gozamenerako.

0
80

Arrasate Musikaleko Bandak Gabon zaharreko egunari kalejira batekin ekin dio, eta eguerdian kontzertua eskaini du Amaia Udal Antzokian.

Mikel Markiegiren zuzendaritzarekin, musika eskolako hainbat ikasle eta irakaslek kalitate handiko saioa eman dute.

Honako piezak eskaini dizkiete ikus-entzuleei: Arsenal (Jan Van der Roost), La alegría de la huerta (Federico Chueca), Mendi Mendiyan (Usandizaga), Los cuentos de Hoffmann (Jacques Offenbach), Tintin (Dirk Brosse) eta A Christmas Dance Party (Michael Carros).

Gainera, kontzertuari amaiera emateko, Urteberrian Vienako kontzertuan ohikoa den bezala, Radetzky martxa jo dute publikoaren txalo beroak eta konplizitatea lortuz:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen