Garaia PTak Topagune Teknologikoaren jardunaldi berria burutu du

0
778

Testua: Garaia PT.

Joan den otsailaren 28an GARAIA Topagune Teknologikoak enpresa desberdinetako 20 bat ordezkarik hartu zuten parte ekitaldian, parkeko enpresen arteko lankidetza, networkinga eta negozio-loturak sustatzeko helburuarekin.

Ekitaldia berriztutako Isasi gelan egin zen, eta honako enpresek egin zuten beraien burua aurkezteko aukera:

Teknodidaktika, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza teoriko-praktikoan espezializatutako enpresa, Asier Eguren gerenteak ordezkatua. Bibagu, langileen ongizaterako baliabideen enpresa, David Larrinaga eta Iñigo Matesanz de la Mazak ordezkatua. Eta ISEA zerbitzuen sektorean espezializatutako Ikerketa Zentroa, Maria Ruiz I+G koordinatzaileak ordezkatua.

Ponentzien ondoren, bildutako enpresek galdera-erantzunen txandan elkarri egiteko eta elkarren artean izan zitzaketen bilerak eragiteko aukera izan zuten, konexio eta sinergia berriak bultzatzeko.

GARAIA TOPAGUNE TEKNOLOGIKOAren hurrengo jardunaldia 2022ko apirilaren 25ean izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen