PTGaraia-k 2025eko Memoria aurkeztu du. Dokumentuak azken urtean berrikuntzaren, teknologiaren eta enpresa-lankidetzaren arloan Debagoienean garatutako jarduera eta ekimen nagusiak jasotzen ditu.
Gaur egun, PTGaraia komunitatea 65 enpresak eta 2.500 profesional baino gehiagok osatzen dute. Fakturazio bateratua 223,5 milioi eurokoa izan da, eta I+G arloko inbertsioa 24,8 milioi eurokoa.
2025ean zehar 296 ekitaldi antolatu dira, 10.600 parte-hartzaile baino gehiagorekin, eta Garaia Enpresa Digitala, IZAN ZTIM eta Garaia Investors bezalako proiektuak garatu dira.




