PSEk proposatu du asignazioak Instituto de Salud Carlos III-ra bideratzea

1
867

Arrasateko PSEk udaletxean planteatuko du “zinegotzien dietak Covid-19aren aurkako ikerkuntzara” zuzentzea, Madrilgo institutu publikora.

Udal-talde honek adierazi duenez “Covid-19aren aurkako ekimen guztiak ongietorriak dira”. Gehitu du pandemia borrokatzea “gizarte osoaren helburu dela”.

Bere hitzetan, PSOEk asmo duela “ahalik eta gehien biltzea pandemiaren aurka”, “kargu publikoek, instituzionalek, afiliatuek eta militanteek ekonomikoki laguntzen ari gara” Covid19-aren eta SAR-COV2Aren inguruan iker dadin.

Iragarri du Udaleko Bozeramaileen datorren Batzordean proposatuko duela “gure ekarpena zein instituziora bideratzea”. Talde honek planteatuko du goiko institutura bideratzea.

Azaldu duenez, Madrilgo institutu horrek ikertzen dihardu “diagnosikoak egiteko kit lehenbailehen lortzeko”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen