PSEk ostiral gaueko “erasoen” aurkako “berehalako neurriak” eskatu ditu

0
2934

Udal-taldearen esanetan, zenbait gaztek udaltzain talde bati “mehatxu” egin zioten “makilak erabiliz”. PSEk lotu egin ditu ostiraleko gertakariak “adibidez Makatzenako haur-parkearen erreketa”rekin.

Artxiboko argazkia: Arrasateko PSOE-PSE-EE.

PSEren hitzetan, ostiral gauean “zenbait ezezagunek, grafiti bat egiteagatik udaltzain talde batek identifikatzen saiatu zena”, gazte horiek “mehatxu” egin zioten udaltzain taldeari “makilak erabiliz”.

Jokabide horiek “onartezinak” direla adierazi du PSEk, baita “erabat larriak” ere. Aritz Murua ordezkariak bere “kezka sakona” adierazi du.

PSEk lotu egin ditu ostiral gaueko gertakari horiek, besteak beste, Makatzenako haur-parkearen erreketarekin:

“Egintza hauek elkarbizitza asaldatzen ari dira Arrasaten. Lehenengo ondasun publikoen aurkako erasoak izan ziren, adibidez Makatzenako haur-parkearen eta bere estalkiaren erreketa, baita hondakinen zenbait edukiontzirenak ere, eta orain pertsonei zuzenean erasotzen zaie”.

PSEk eskatu du “berehalako neurriak” hartzea “segurtasuna bermatzeko eta guztion ongizateaz arduratzen direnak babesteko”.

“Udaltzaingoa babesteko era on bat da agenteek eurek segurtasunarentzako eskatu duten babesa ematea, adibidez babes-txalekoen eta orokorrean segurtasun-ekipoen berritzea”.

PSErentzat “oinarrizkoa da Arrasate udalerri lasai, seguru bat bezala zaintzea, non herritarrak errespetuz eta askatasunez elkarbizi ahalko diren”.

Erlazionatutako edukiak:

AGAKOk alkateari erantzun dio ostiral gaueko gertakarien harira

2026ko urtarrilaren 13an argitaratutako edukia

Arrasateko alkatearen gutuna herritarrei, ostiral gaueko gertakarien harira

2026ko urtarrilaren 12an argitaratutako edukia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen